PARTIKULARRENTZAT

BIZITZA ASEGURUAK

Zuretzako eta zure hurbilkoentzako bermea. Heriotzagatiko oinarrizko estaldura eta beste zenbait hautazkoak, besteak beste: ezintasun absolutua eta iraunkorra, edo gaixotasun larriak. Horrela, aseguratutako kapitala aurretik kobratzea bermatuko da, hala badagokio. Poliza hipotekari lotuta baduzu, kalkulatuko dizugu gurekin asegurua kontratatuz gero aurrezpena hipotekan aurreztutako interesa baino handiagoa den. Eta, betiere, behar bezalako aholkularitzarekin, kontratazioak beharrizan pertsonalari erantzuteko eta ez egoteko banku-erakundearen interesak baldintzatuta.

 

OSASUNA

Espezialistarik onenak dituen medikuen koadro zabalera berehala jotzeko bermea ematen du. Hortzetako osasun-estaldura. Itxaron beharrik gabe eta ordainketa hileka zatikatzeko aukerarekin.

AURREZPENA

Hainbat irtenbide, zure diruari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Zuk aukeratu formula segurua nahi duzun, aldian behingo ekarpenekin, bakarrekin ezarritako interesarekin edo arrisku-kapitala edo irtenbide konbinatuak nahi dituzun.

AUTOMOBILAK

Produktu-eskaintza zabala eta konpainia onenekin baino ez. Gure zerbitzua kontratazioaren unean hasten da. Kostu gehigarririk gabe kudeatzen dugu polizako edozein aldaketa, eta pertsonalki arduratzen gara ezbeharrak tramitatzeaz. Aurrez aurre, 900 zenbakira deirik egin behar izan gabe. Gure zerbitzu-konpromisoaren barruan, zure polizaren berrikuspen sistematikoa ere egiten dugu, hura iraungitzen den bakoitzean.

ETXEA

Arrisku anitzeko polizak, zure ondarea eta bizitza pribatuaren eremutik datorren Gizarte Erantzukizuna babesteko. Estaldura-sorta zabala; horrek funtsezko aseguru bilakatzen du.

BIDAIAKO LAGUNTZA ASEGURUA

Pertsonalizatu zure bidaia-asegurua. Mediku eta Osasun Laguntzaz gainera, Ekipajeen Bermea, Aberriratzea, Bidaia Baliogabetzeko Gastuak, Lege Informazioa edo Babes Juridikoa Atzerrian ere kontratatu ahalko dituzu, besteak beste.

 

MASKOTAK

Aukera-sorta zabala. Gizarte Erantzukizuna eta Defentsa Juridikoa, Kalteen Erreklamazioa, bai eta gure maskotarentzako istripu-asegurua ere, publizitaterako laguntzarekin, galdu den animalia bilatzeko, albaitaritzarako eta hiltzeko gastuak edo kalte-ordaina, polizan adostutako kapitalaren arabera.

 

GIZARTE ERANTZUKIZUN PRIBATUA

Erruz edo zabarkeriaz, hirugarrenei bizitza pribatuaren eremuan eragindako kalteez babesten zaitu, familiaburu gisa edo higiezinen jabetzagatik, errentamenduagatik edo gozamenagatik.

 

DEFENTSA JURIDIKOA

Abokatu bat izatea Zigor Zuzenbiderako eta Kalteen Erreklamaziorako, etxebizitzari eta kontsumitzaile-eskubideei dagokienez, lan- eta familia-eremuan.

ISTRIPUAK

Kapital aseguratua Heriotzaren edo Ezintasunaren kasuan. Osasun Laguntza ere barne hartzen du, istripurik egonez gero, eta eguneroko baja-kapitala erabakitzeko aukera. 24 orduko estaldura.

AUTONOMOENTZAT

EGUNEROKO BAJA

Zenbat jaso beharko zenuke, egunero, zure negozioaren eta zure bizitza pribatuaren gastuak ordaintzeko, lanera joan ezin duzun kasuetan? Ezarri gaixotasun eta isitripuagatiko kopurua, lunbalgiak barne. Aseguruaren prezioa egokitzeko frankiziak ezartzeko aukera.

MERKATARITZA IBILGAILUA

Furgoiak, kamioiak, ibilgailu bereziak… Zirkulazio-aseguruaz gainera, salgaia bera babesten du, bai kalteak eragiten badira, bai salgai horiek eramateagatiko Gizarte Erantzukizuna.

MERKATARITZA

Edozein jarduera, edozein sektore eta zure negozioaren bolumena edozein dela ere. Aseguratu zure negozioari lotutako ondarea eta Gizarte Erantzukizuna. Aukerako bermeak, besteak beste, Onuren Galera, bat-batean itxi behar izanez gero, zure diru-sarrerak ez galtzeko.

GIZARTE ERANTZUKIZUNA

Profesional autonomoak bere lan-jardueran eragin ditzakeen kalteen ondoriozko gastuak babesten ditu.

ENPRESENTZAT

ENPRESENTZAKO ARRISKU ANITZEKO ASEGURUA

Enpresaren ondarearentzako erabateko estaldura. Higiezinak, makinak, ekipoak eta salgaiak. Onuren Galera. Gure eskaintza beti da sektorean erreferente diren aseguru-etxeekin, merkatuko baldintza onenekin.

GIZARTE ERANTZUKIZUNA

Enpresa-jardueraren ondoriozko Gizarte Erantzukizun guztia. Enpresaren ondarea babesten du hirugarrenen erreklamazioen aurrean.

 

GARRAIOA

Salgaiak garraiatzeak dakartzan jarduera guztiak.

ISTRIPUAK, HITZARMENAREN ARABERA

Derrigorrean kontratatu beharrekoa enpresa-sektore handi batentzat. Aseguru honen bidez, langileari kalteak ordaintzen zaizkio, bere hitzarmenean ezarritako berme eta kapitalen arabera.

 

INGURUMENEKO GIZARTE ERANTZUKIZUNA

Ingurumen Erantzunkidetasunari buruzko Legean jaso diren kalteak estaltzen ditu, lurrean, itsasoan edo airean horietako kalitatea suntsitzen duten eta aseguratutako enpresaren instalazioetatik datozen substantziak edo materiak sartzeagatik edo zabaltzeagatik eragindakoak.

GIZARTE ERANTZUKIZUNA ADMINISTRATZAILE ETA ZUZENDARIENTZAT

Aseguru honen bidez, administratzailea edo zuzendaria babesean dago, kudeaketako akats batek eragin ditzakeen kalteak direla-eta, bere enpresaren, bertako enplegatuen, bezeroen… eskutik etor daitezkeen erreklamazioetatik. Kalte horiei, bestela, beharbada, ondarearekin erantzun beharko zaie. Gainera, sarritan hain handiak izaten diren defentsa-gastuak ere sartzen dira.

FLOTAK

Poliza bakar batean enpresaren flota osatzen duten ibilgailu-motak aseguratzeko diseinatu den produktua. Malgutasun osoa. Bermeak nahi erara hautatzea. Ordainketak zatikatzeko zenbait modu. Iraungitzeen egokitzapena erabaki den datan. Ibilgailuen altak eta bajak arin eta berehala.

 

ERAIKUNTZA

Gizarte Erantzukizuna. Eraikuntzako Arrisku Orotakoa. Hamar Urteko Asegurua.

 

ERKIDEGOAK

Estaldurarako helburu den etxebizitzan jatorria duten arazoak behar bezala konponduko direla bermatzeko aukerarik onena. Lasaitasuna erkidegoko jabe guztientzat; izan ere, erreklamazioen ondoriozko gatazkarako aukera murriztu egiten da.